PREMIAZKO LAGUNTZA
GAZARI

#StopGazaStarvation

Palestinar herriak aurrekaririk gabeko bidegabekeria jasaten du eta munduaren askatasunaren defendatzaileak bere ondoan egotea espero du. Mundu osoan entzun behar den giza askatasun eta duintasunaren mezua da hau.

Israelgo okupazioak Gazako eta Zisjordaniako garbiketa etnikoaren kanpainak eragindako gerra genozidaren aurrean, Palestinako herriak bere existentzia mehatxatzen duen setioa jasaten baitu, Palestinako Nekazaritza Lan Komiteen Batasunak – UAWC nazioarteko laguntza-kanpaina bat abiarazi du. Ekimen hau nazioarteko komunitateari dei egitea da, elkartasunerako premiazko deia, bonbardaketek eta suntsipenek kaltetutako milaka pertsonei elikagaiak, ura eta bizitzarako funtsezkoa dena emateko, horrela, potentzia okupatzailearen krimenak gogorrak izan arren, herriaren erresistentzia eta lurraldean irautea lagunduz.
Kanpaina hau laguntza-keinu bat baino gehiago da; herri bat desagerraraztearen aurka agertzea da; palestinarren duintasuna eta bizitza planeta honetako beste edozeinenak bezain sakratuak direlako ustean oinarritutako testigantza da. Munduko jende askeengana jotzen dugu atsekabetuen ahotsen berri emateko eta batasun- eta babes-mezu bat helarazteko, borroka honetan bakarrik ez daudela esateko.

Palestinar herriak aurrekaririk gabeko bidegabekeria jasaten du eta munduaren askatasunaren defendatzaileak bere ondoan egotea espero du. Mundu osoan entzun behar den giza askatasun eta duintasunaren mezua da hau.

Nazioarteko kanpaina hau Palestinako Nekazaritza Lan Komiteen Batasuna – UAWCtik abiatzen dugu, mundu osoko bazkide eta aliatuen koalizio batekin batera. Kanpaina honetan hartu duten konpromisoak gure deia indartzen du, sufrimenduaren marea babes eta elkartasun olatu bilakatzeko helburuarekin. Hemen kontsulta dezakezu orain arte kanpainan bildutakoarekin egindako ekintzen deskargoa: Txostena 12/27

Israeldar okupazioak 2,3 milioi palestinarren aurkako gerra negargarrian gosea arma gisa erabili izana gizateriaren aurkako krimena da, eta honek ekintza global bat eskatzen du, errudunek mozorroa kendu arazteko eta erantzuleei ardurak exijitzeko.

Elkarrekin, askatasunaren eta burujabetzaren alde borrokatzen ari gara, Palestinako haurrak etorkizuneko aukera berberekin eta mundu osoko haurrek duten bake berarekin bizi ahal izango diren etorkizunaren alde.

Jasotako dohaintzak

+ 0,00

KOMUNIKATUA

Palestinan gure aliatua den erakundearekin partekatutako erabakian, Stop Gaza Starvation kanpainari amaiera ematea eman diogu hasi zenetik ia 30 hilabete igaro ondoren.

Denbora guzti honetan, eskerrak eman nahi dizkiegu munduan zehar jasotako ekarpen guztiei, gure ekimenean bide zuzen eta garden bat aurkitu baitute beren elkartasuna Palestinako herriari helarazteko. 5 €-tik zenbait mila euro -rainoko dohaintzak jaso ditugu Diru ekarpen pertsonalak zein kolektiboak, herri mugimendutik erakunde publikoetaraino. Guztiak modu eta ilusio berarekin jaso izan ditugu.

 

Ez dira gutxi izan aurre egin behar izan ditugun zailtasunak eta oztopoak: PayPal, Stripe eta Laboral Kutxaren ordainketa-sistemen blokeoak; egunero gure webgunera hackeatzeko dozenaka saiakera; gezur-kanpainak komunikabide zalantzagarrietan, etab.

Hala eta guztiz ere, ia 250.000 € biltzea lortu dugu, Israelgo estatu genozidak AEBen eta EBen konplizitatearekin palestinar herriari eragindako sufrimendua arintzen laguntzeko. Eta horrela kontatu dugu gure lagunek handik bidaltzen zizkiguten aldizkako txostenetan.

Kanpaina bertan behera uzteak ez du esan nahi Palestina erakunde sionista jasaten ari den genozidioan laguntzeari utziko diogunik. Palestinari buruz hitz egiten jarraituko dugu eta historiaren alde egokian daudenen ondoan borrokatzen jarraituko dugu ere.

Ibaitik itsasora, Palestina izango da!

Sustatzatzaileak

keyboard_arrow_up